XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERTSO BERRIAK

-I-

Euzkadi'tikan etorri dira
lagun askotxo onera
eriotzari iges egiñez
estalpe bat bilatzera.
Negargarria bada guretzat
euskaldunen ibillera
andik irten da eskale antzo
erri batetik bestera
ibilli bear atzerrietan
ezin joanik etxera.

-II-

-III-

Orain aurtxoak bildur orrekin
andik irten bear dute
babes lekua billatutzera
nunbait ematen badute.
Ikusten danez erri askotan
eskeñi omen diote
euzkaldunatzat errukiturik
lagundu bear diote
ta gure aurrak bizi lekua
oraingozizango dute.

-IV-

-V-

Guri laguntzen saiatzen diran
guziak edo geienak
komunista ta sozialista
gorri izena dutenak.
Gure anaiei laguntzearren
oiek egin dituztenak
gure aldetik aitortu bear
ukatu ezin leikenak
ta euzkotarrak biotzetikan
eskertu bear ditunak.

-VI-

Katolikoak ikusi orain
gorrien jardun zuzena
eta aztertu pizkat beenik
zuen biotzen barrena.
Ikasbidea jaso zazute
gerta ez dedin urrena
besteak egin zuek lenengo
egin bear zendutena
ta orla agertuko dezute
Kristauen anaitasuna.

-VII-

-VIII-

Entzun ba orain eskualdunak
eta kristau zeratenak
alde ontako Euzkalerrian
lasai bizi zeratenak.
Andik datozen anai gaizoak
guziak edo geienak
Kristauak dira zuek bezela
ta gañera eskualdunak
zuen laguntza bear bearra
emen izango dutenak.

KAIKU

KAIKU